Gazteluko plaza, 2

Iruñea

Talde zabala gara, kopuruz zein izaeraz. Euskararekin eta euskal kulturarekin beste proiektu batzuetan parte hartzen dugu askok, baina bagara euskalgintzaren egituretatik aparte zeuden beste asko. Gazteak gara asko, baina beteranoak ere bagara. Ez baikara zerotik sortu, baina infinitua dugu amets. Eta zurekin, gertuago izanen da.

Laba gara

Labako bazkideak dira proiektuaren oinarria: haiek izanen dira Labaren berme ekonomikoa. Bazkideek urteko batzar orokorrean parte hartuko dute, barne informazioa jasoko dute eta aukera izanen dute erabakietan parte hartzeko. Gainera, Labak antolatutako jardueretan abantailak izanen dituzte bazkideek.

Urtean 120€ ordainduko dute bazkideek. Kontuan izan bazkide ekarpena errentaren aitorpenean %80a desgrabatu dezakezula.